top of page

ARABERRI 'MARKA ETA ERRONKA' TOPAKETAN

'Marka eta Erronka’ topaketak 4. edizioa ospatu du, eta Araberri bertan egon da berriz!


'Marka eta Erronka' euskara eta kirola uztartu nahi dituzten eragileen topaketa bat da; Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kirol Federazioen Elkarteak (AFDA) bi urtean behin antolatua. Bertan euskarak kirolean duen egoera aztertzea eta aurrerabideak identifikatzea da helburua.


Aurtengoan, Araberriko kideak beste 50 eragileekin batera egon gara Izaskun Arrue Kulturgunean. Erakundeetako kirol zerbitzuetako teknikariak, federazioetako kideak, klubetakoak, guraso elkarteetako kirol koordinatzaileak, eta baita kirolari, entrenatzaile eta kirol epaileak ere egon gara. Lantaldeetan jardun dugu klubetan eta elkarteetan euskararen erabilera areagotzeko egin daitekeenaz eztabaidatuz.


Gainera, hainbat kirol-entitateetako praktika onak aipatu dira, eta Araban garatu diren esperientzia batzuk ezagutzeko aukera izan ditugu. Haien artean, Araberrin duela hiru urte martxan daukagun erraminta bati buruz hitz egin dugu: Saskhitzak! Saskibaloiaren hiztegia euskaraz, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin sortu genuena, eta berau nola erabiltzen eta eguneratzen dugun azaldu dugu.


Amaieran, Euskaraldia mugimenduko lagunekin batera talde argazkia atera dugu.



0 views

Recent Posts

See All
bottom of page